Nor naiz ni? Zu bezalako pertsona
Gizaki bakoitzak izaki bezala, bere nortasuna osatu
behar du. Bakoitzak nor garen jakin behar dugu eta nortasuna osatuz batera,
ezinbestekoa da autoestimua eta autokontzeptua erreala eta positiboa eratzea
eta sortzea. Bakoitzak gure sentimenduak, jarrerak, nahiak, iritziak eta
eskubideak ditugu eta hauek adierazi eta defenditu behar ditugu.
Haratago joaten bagara, identitatearekin egiten dugu topo. Identitatea autokontzeptua baino haratago doa Nor naiz ni? galderari erantzuten dio.
Beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie identitatea. Eraikuntza pertsonala, subjektibo eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere.
Bakoitzak bere nortasuna eraikitzen joan behar da. W. Allport izan da nortasuna aztertu duen lehenengo psikologoetako bat. Berak honela definitzen du: “pertsonak, ingurunera egokitzeko edukitzen duen prozesu paregabean, pentsatzeko eta ekiteko duen sistema psikofisikoen antolamendu dinamikoa”.
Ingurune esperientzia berdinak bizi eta kode genetiko berdina daukaten bi pertsona ez daudenez, nortasuna eragile bio-psiko-sozialen menpe dagoen gauza bakarra eta errepika-ezina dela esan daiteke.
Identitatearen garapena haurtzaroan hasi egiten dela,
nerabezaroan bereziki garrantzitsua bihurtzen da eta bizitza osoan
zehar jarraitzen duen zeregina da. Identitatea hiru prozesuen ondorioa da:
biologikoa, psikologikoa eta soziala, elementu kultural eta baita politikoak
ere barnebilduz.
¿Somos iguales mujeres y hombres? - CuriosaMente 29
Identitatea eraikuntza pertsonala eta banakakoa da,
baita eraikuntza-soziala ere. Norberak dituen bizipenen, testuinguruaren,
hartu-emanen, inguru sozio-kulturalaren eraginez eraikitzen eta garatzen du
bere identitatea. Haurtzaroan hasi eta bizitza osoan zehar ematen den
prozesu aldakorra da.
Oro har,
garrantzitsua da pertsonak bere buruaz pertzepzio egokia edukitzea eta,
gainera, denari buruzko ustea eta izan nahiko lukeenaren artean oreka
mantentzea, alderdi horiek bere auto-estimuan eta auto-kontzeptuan eragina
izango baitute.
Revelando estereotipos que no nos representan | Yolanda
Domínguez | TEDxMadrid
Gure gizartean, izakia
orohar, emakumea edo gizona identifikatzen da, hau izatearen pertzepzio subjektiboa
dela esan behar dugu. Bat ala bestea izateak markatuko digu zelan jantzi, zelan
jardun, eta batez ere zelan bizi.
Baina guzti honekin ezin dugu ahaztu Genero-identitatea
eta identitate-sexualaren artean desberdintasuna dagoela. Beraz, hauek desberdintzea
ezinbestekoa dugu.
Sexu-identitatea: baldintza biologikotan oinarriturik ematen den identitatea; neska-mutil bereizketa egiten duena, organo-genitalen araberakoa.
Genero-identitatea: zer sentitzen garen, gure buruekiko pertzepzio subjektiboa; gizarte patriarkalak inposatutako genero-sistema binariotik at, norberak bere burua genero batekin ala bestearekin, edota biekin edota ezta batekin ere identifikaturik sentitzen den era dugu, genero-identitatea. Estereotipo eta genero-sistemak eraikiak dituen harmarriak gainditu eta norberak bere sentimenekin mintzoan aitortzen den era zintzoa aldarrian jarri behar dugu; gogora ekarriz jendarteak aniztasunaz aberasten gaituela, guk geuk osatzen baitugu berau.
Baina bi kategoria posible horietatik at identitate anitz daude, hauek gatazkatsu gisa interpretatuak izan dira. Hau da, badaude gizon edo emakume izatearekin identifikatzen ez diren pertsonak:
Yo no nací en un cuerpo equivocado | Eme | TEDxTukuyWomen
·
Transgeneroak: jaiotzerakoan
egokitu ez zaion genero batekin identifikatzen direnak
·
Intergeneroak: bi generoen artean
sentitzen direnak
·
Ageneroak: genero-identitaterik ez dutenak
· Androginoak:Maila ezberdinetan
gizon-emakume ezaugarriak ondo definitu gabe
agertzen dena. Bere sinonimoa, ginoandros.
·
Poligeneroak: Genero-identitate bi
baino gehiago dituena.
·
Hirugarren generokoak: Emakumea edo gizona ez dena.
·
Pangeneroak: Genero guztietakoa dena.
Arazoa da batzuk alderdi batzuk baino ez dituztela
kontuan hartzen, identitatearen garapenaren ikuspegia mugatuz. Horrela
suertatzen zaigu genero-bitarrararen sistema, non garatu ahal ditugun
identitateak neskeena edo mutilena izatera mugatzen diren. Ikuspegi hau guztiz
lotuta dago biologiko planteamenduekin, baina zer gertatzen da orduan
"intersexualak" jaiotzen diren umeekin? Ze identitate garatuko dute?
Beraz, sexu-genero bitarraren teoria gainditu beharko genuke eta horretarako mapa berriak eskaini beharko genituzke.
Sistema bitarra eta heteropatriarkala, esan behar dugu sexu diskriminazioa bultzatu eta identitate garapenak mugatu egiten dituela. Izan ere, sistema horiek hainbat teoria (Freud) legitimatu egin dituzte, non sexu-generoa beti oinarria izan da identitateen garapenean, dena biologikoki justifikatuz. Planteamendu horrek sekulako eragina izan du haurren hazkundean, alde batetik haiengan ditugun iguripenak genero sistemara baldintzatzen direlako, baita arautik kanpo geratzen diren identitateak "patologiatzat" hartzen direlako.
Ezkutuko curriculumak zentzu horretan
eragiteko kontutan hartu beharreko elementuak dira: genero aniztasunarekiko
tolerantziaren sustapena, erreferenteen eskaintza, pertsona horien identitate
librerako askatasuna bermatzea arropa, izendapen nahiz komun/aldagelak
aukeratzeko, etab.
Ingurua hurbilean genero-aniztasunari buruz somatzen dudan
errealitatea zera
da: aurreiritzi asko eta ezjakintasun handia dagoela. Niri
ustez, esparru honetako erronkarik nagusiena gure gizartean genero sistema modu
binarioan ulertzearen desikasketa egitea da. Pertsona batek, bere sexua edozein
delarik, feminitatearen nahiz maskulinitatearen elementu desberdinak barnebil
ditzakeen identitatea garatzeko eskubide duela.
Iazkoen artean post hau aukeratu dut https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/02/identitatea-bilatuz.html oso interesgarria iruditu
baitzait.


Comentarios
Publicar un comentario