Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2021

Nor naiz ni? Zu bezalako pertsona

Imagen
  Gizaki bakoitzak izaki bezala, bere nortasuna osatu behar du. Bakoitzak nor garen jakin behar dugu eta nortasuna osatuz batera, ezinbestekoa da autoestimua eta autokontzeptua erreala eta positiboa eratzea eta sortzea. Bakoitzak gure sentimenduak, jarrerak, nahiak, iritziak eta eskubideak ditugu eta hauek adierazi eta defenditu behar ditugu.  Haratago joaten bagara, identitatearekin egiten dugu topo. Identitatea autokontzeptua baino haratago doa Nor naiz ni? galderari erantzuten dio. Beste pertsonengandik bereiztea eta, aldi berean, talde baten partaide izatea ahalbideratzen duten ezaugarriei edo alderdiei dagokie identitatea. Eraikuntza pertsonala, subjektibo eta banakakoa da, baina baita eraikuntza soziala ere. Bakoitzak bere nortasuna eraikitzen joan behar da. W. Allport izan da nortasuna aztertu duen lehenengo psikologoetako bat. Berak honela definitzen du: “pertsonak, ingurunera egokitzeko edukitzen du...